Ivan Imaz naiz, arkitekto teknikoa

Imaz Arkitektura Teknikoa Tolosan (Gipuzkoa) dagoen Estudio bat da. Ivan Imaz Garmendia Burgoseko unibertsitatean trebatutako arkitekto teknikoak zuzentzen du bulegoa.

Imaz familiak, 80 urte baino gehiago daramatza arkitektura teknikoan. Ivan, Imaz arkitekto teknikoen hirugarren belaunaldia da eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko (COAATG) zuzendaritza-batzordeko diruzain kontularia da.

Nire ibilbide profesionala libreki garatzen hasi aurretik, esperientzia handia hartu nuen eraikuntza-obren kudeaketan, San Bartolome Muinoa-ko lantalde teknikoan parte hartu nuelako. Talde horrekin 500 etxebizitza baino gehiago, 1.000 garaje-plaza, eraikin publikoak eta 50.000 m2 inguruko urbanizazioa sustatu eta eraiki genituen. Han ikasi nuen benetan eraikuntzaren munduan moldatzen.

Scroll to Top